Euskal presoei elkartasuna adierazteko elkarretaratzea, ostiral honetan

Askatasun ahotsa

Azaroaren 25, hileko azken ostirala dugu. Herriz herriko elkarretaratzeen bidez, presoei elkartasuna adierazteko eta hauen egoera salatzeko hautatua dugun eguna, hain zuzen ere.

Oraingoan ere 20:00etan elkartuko gara plazan, eta Emakumeenganako Indarkeriaren Kontrako Eguna ere badela kontuan izanda, Ainhoa eta Idoia herriko emakumezko presoak izango ditugu, bereziki, gogoan.

Izan ere, 673 euskal preso politikoen eskubideak urratzen dituzte estatuek gaur egun, baina 673 horietatik 101 emakumezkoak dira. Eta hauek emakume izateagatik ere jasotzen dute zigorra. Gizonentzat egindako kartzeletan irautera behartuta baitaude, emakumeon ezaugarrietara eta beharretara egokitu gabeko ziegetan eta azpiegituretan.

Gora Ainhoa! Gora Idoia!

Gaztaina erreak ere izango ditugu giroa epeltzeko. Animatu eta inguratu!