Hilabeteko lehen osteguna, indarkeria matxistaren aurkako elkarretaratzea

EH ezkerretik eraikiz

Azaroaren 25a, Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Eguna, pasa berri dugun honetan, ezin gara ahaztu emakume GUZTIOK EGUNERO pairatzen dugun indarkeriaz. Indarkeria horrek ez du zertan fisikoa izan beharrik.

Hor dago gakoa; gizartearen ahotan dagoen indarkeria fisikoaz gain, badirela beste hainbat detektatzen zailago direnak. Askotan, gu geu ere ez gara konturatzen jasaten ari garenaz  gizarte matxista honek guztiz normaltzat jotzen baititu.

Gaur egun FEMINIZIDIOaz hitz egin behar dugu, emakumeon aurkako genozidioaz. Hitz gogorra da, baina ez bizi dugun egoera baino gogorragoa. Ohitura normalizatu multzoa da, beti emakumeon aurkakoa, gizartearen eta erakundeen aldetik onartua dagoen ideologia matxistak osatzen duena, eta gure osotasun, segurtasun, osasun, askatasun eta bizitzarekiko erasoak baimentzen dituena.

Feminizidioa munduan dagoen gaitzik zabalduena da. Ez du inporta ze gatazkaz ari garen, hau pairatzen duten guztien artean, emakumeen egoera beti baia okerragoa.

EAEn pobrezia arriskuan daudenen % 82,9 emakumeak dira (gizonezkoak baino 4 aldiz gehiago), eta gizonezkoen eta emakumezkoen urteko soldaten arteko diferentzia 7140 €koa da (Emakunde 2010).

Beraz, argi izan behar dugu diskriminazio eta indarkeria mota asko daudela urte osoan zehar landu eta errefusatzeko. Horrexegatik, ostegunean, abenduak 1, Kimetz Emakume Taldeak arratsaldeko 20´00etan  plaza nagusian egingo duen elkarretaratzerako deia egiten dugu.