"Gogorra da esatea, baina pozik sartu nintzen kartzelan"

Askatasun ahotsa

Torturaren Aurkako Taldeak torturaren inguruko dokumentala egin du eta asteburu honetan estreinatuko da, baina aurrerapen bideo bat zabaldu dute eta torturatuen hainbat testigantza jaso (titularrekoa besteak beste).

Torturatuen testigantzak

 

Maialen Zuazo

Mikel Saratxo

Libe Agirre

Iñigo Gutierrez

Gaizka Jareño

Arkaitz Goikoetxea

Anabel Prieto

Aitor Cotano

 

Dokumentala

2008ko uztailean Bizkaian burutu zen polizia operazio batean atxilotu zituzten lagunei Garzonen protokoloa aplikatu zieten, bertan teorian atxilotuekiko hainbat neurri hartu zituen Guardia Zibilak, tartean atxiloaldia grabatzekoa. Ahozko epaiketan kalabozoetako zenbait irudi bota zituzten, non atxilotuak Guardia Zibilekin batera agertzen diren pasiloetan gora eta behera.

Operazio honetatik abiatu eta tortura bere orokortasunean aztertzen duen dokumentala egin du Torturaren Aurkako Taldeak azken hilabeteotan, bertan kalabozoetako irudiak eta epaiketakoak agertzen direlarik besteak beste. Honekin batera hainbat elkarrizketa grabatu dituzte, torturaren errealitatea aztertzen delarik ikuspegi ezberdinetatik. Dokumentala gazteleraz egin dute eta azpitutuluak jarri dizkiote euskaraz, frantsesez eta inglesez.

Dokumentala amaitu dute eta datorren larunbatean botako dute lehen aldiz Bilbon.