Goierriko eragileek presoekiko elkartasun eta konpromisoa adierazi dute

Askatasun ahotsa

Goierriko hamaika eragilek Egin dezagun bidea taldeak antolatutako ekimenekin bat egin eta datorren urtarrilaren 7an, Bilbon, euskal preso politikoen eskubideen alde burutuko den manifestazioan parte hartzeko deia egin dute. Bestalde, gaur, hilabeteko azken ostirala izanik, Goierriko herri guztietan burutuko diren elkarretaratzeetan parte hartzera animatu dituzte goierritarrak.

Hona hemen, besteak beste, atxikimendua adierazi duten eragile eta norbanakoak:

MUSIKA TALDEAK
Indarra taldea (Ataun)
Working Boys (Idiazabal)
KaLaMiDaZ (Legorreta)
Egurra ta kitto

GAZTERIA
Segurako gazte asanblada
Gazte-Piku Gaztetxea (Legorreta)
Ordiziako Gazte asanblada
Idiazabalgo gazte asanblada
Goierriko gazte independentistak

ERAGILEAK/MUGIMENDUAK
AHT Gelditu! Elkarlana
Jentil baratza 1512-2012
Mikel Luluaga (Bai EHri)
Nekane Intsausti (caritas-eko partaidea)
Goierriko senideak
Preso ohiak
Amnistiaren aldeko mugimendua
Egin dezagun bidea

KULTURA
Eskarabilako jai batzordea
Ezkurraren kofradia
Ordiziako albokariak
Sustraiez Blai
Txozna batzordeak
Aitziber Garmendia (aktorea)
Izaro Garmendia (pailazoa)
Iker Markinez (sukaldaria)
Iparra Hegoa (Segura)
Elorri Kultur elkartea (Segura)
Maizpide euskaltegiko langileak (Lazkao)
Lierni Elortza (segura irratiko esataria)
Jose Mari Telleria (margolaria)
Agustin Mujika (Takolo)
Joseba Iztueta (pandero jolea)
Xabi Arakama (musikaria)
Aitor Furundarena (musikaria)
Iker Zubeldia “Txapi” (bertsolaria)
Endika Igartzabal (bertsolaria)
Eusebio Igartzabal (bertsolaria)
Maialen Igartzabal (bertsolaria)
Aitor Sarriegi (bertsolaria)
Gorka Maiz (bertsolaria)
Iñaki Murua (bertsolaria)

ALDERDI POLITIKOAK/SINDIKATUAK
Bildu
Aralar
Eusko Alkartasuna
Alternatiba
Ezker Abertzalea
Gabiriako udala
Lab
Arantxa Ruiz de Larrinaga (Foru Aldundiko Partaidetza Zuzendaria)
Patxi Saez de Egilaz (diputatua)
Iban Asenjo (diputatua)

KIROLARIAK
Axio Araña (Ordizia rugby taldeko entrenatzailea)
Joanes Aierbe eta Asier Alvarez de Eulate (Ordizia rugby taldeko jokalariak)
Iñaki Azurmendi (aizkolaria)
Jose Mari Esnaola (herri kirolak)

ADIERAZPENA

Aro politiko berri batek Euskal Herria argitu du. Hamarkadetan luzatu den gatazka politikoari irtenbide justu bat aurkitzeko eginahalean bat egiten dute Euskal Herriko nahiz nazioarteko eragile politikoek, sindikalek eta erakunde anitzek. Eginahal honen fruituak ikusten ari gara, eta gaur ukaezina da gure herrian benetako bake eta demokrazioa egoera batera hurbiltzeko bidea egiten dihardugula.

Asko dugu egiteko, baina ez da gutxi egin duguna. Azken hilabeteotako elkarrizketa saioek eta gauzatu diren akordio eta ebazpenek gatazkaren konponbiderako oinarriak marraztu dizkigute. Bidea egiten dihardugu beraz, poliki-poliki, geltokiz-geltoki.

Gatazkaren konponbide prozesuan, arretaz begiratu behar zaie gatazkaren sorburuei eta gatazkaren ondorioei. Horrek, besteak beste, Euskal preso politikoen egoeraz hitz egitera garamatza. Azken aste eta hilabeteotan asko izan dira egoera horri erreparatu diotenak: Gernikako Akordiotik hasi eta Euskal Herriko nahiz espainiar estatuko hainbat alderditako politikarien eskutik iritsi zaizkigu gaiari buruzko adierazpen eta balorazioak. Giza eskubideen alorrean lanean ari diren nazioarteko elkarteek ere beharrezkoa ikusi du presoen egoerari erreparatzea.

Presoen egoera agenda politikoan dago. Gure aldetik argi dugu espetxe politika konponbidearen gakoetara ekarri behar dela. Zentzu horretan, munduan zeharreko gatazka ezberdinetan presoen aferari emandako irtenbideetatik ikasgaiak atera ditzakegula uste dugu, kasu Irlandako prozesutik nahiz Hego Afrikakotik.

Presoen egoera agenda politikoan  dago, bai, baina espetxe politikak oinarrizko eskubideak ukatzen ditu oraindik orain. Ezarritako zigorrak bete ondoren espetxean mantentzen dituzte hainbat preso. Gaixotasun larriak dituztenak giltzapean edo etxean preso dituzte gaur gaurkoz. Mila Ioldi (Ataun), Belen Gonzalez (Lazkau) eta Inma Berriozabal (Zegama) ditugularik adibide lazgarri eskualdean. Sakabanaketak istripuak eragiten jarraitzen du. Larritasun handiz bizi ditugun egoerak dira, urgentziaz konpondu beharrekoak.

Egoera bidegabe honen aurrean garrantzitsua da jendartearen inplikazioa. Euskal Herrian gehiengo politiko, sindikal eta sozialak hamaika aldiz eskatu du egoera honekin amaitzeko. Egoerak antzekoa izaten jarraitzen duenez, eskaerak indartzeko garaian gaudela uste dugu. Eta horri erantzunez, goierriko eragile desberdinok bat egiten dugu ondorengo neurri hauek bete daitezen eskatzen:

  1. Euskal presoak Euskal Herrira ekartzea
  2. Espainiar estatuan ezartzen den 197/06 doktrina bertan behera uztea, eta zigorra bete duten presoak askatzea. Finean, bizi osorako espetxe zigorrarekin amaitzea.
  3. Frantziar estatuan ezartzen den bizi osorako zigorra bertan behera uztea, baldintzapeko askatasunei bide emanez.
  4. Zigorraren 3/4ak bete dituzten presoen kaleratzea.
  5. Gaixotasun larriak dituzten presoak askatzea, eta bestelako gaixotasunak dituzten presoen zaintza egokirako beharrezko neurriak hartzea. Finean presoen osasunerako eskubidea bermatzea da eskatzen duguna.
  6. Ireki den aro berrian gatazkaren soluzio bidean modu positiboan eragiteko frantziar eta espainiar estatuek darabilten espetxe politika konponbide gakoetan ezartzea.

Aldarrikapen horiei loturik, dei egin nahi diogu goierritar orori 2012ko urtarrilaren 7an Bilbon egingo den Herri mobilizazio Orokorrean parte hartzera. Hala nola, azken ostiraletako kontzentrazioak babestea.

Autobus zerrendak ohiko lekuetan dituzue nahi izanez gero.

Goierrin, 2011ko abenduak 29