Euskal Herriko IV. Mus Txapelketako kanporaketa jokatuko da urtarrilaren 14an, Ordizian

Ordizian bertan

Euskal Herriko IV. Mus Txapelketako kanporaketa jokatuko da urtarrilaren 14an, 16:00etatik aurrera, Ordiziako Herriko tabernan. Euskal Herriko 250 herri baino gehiagoan jokatzen da txapelketa eta Ordizia izango da horietako bat.

Ahalik eta bikote gehienak partehartzea da helburua, baina iazko marka, 2.200 bikote, haustea zaila izango da. Hala ere, kopuru hori hazteko helburuarekin antolatu dute txapelketa aurtengoan.

Txapelketari buruzko informazio gehiago, hemen.