U7 kolosala izan zen ordiziarrentzat ere

Askatasun ahotsa

Ordiziatik ere jendetza joan zen autobusetan Bilboko manifestazio kolosalera, urtarrilaren 7rako Egin Dezagun Bidea ekimenak euskal presoen eskubideen alde deitutako aldarrikapen ekitaldira.

Arratsaldeko hiruetan abiatu ziren autobusak Ordiziatik Bilbo aldera eta ordurako denok prest ginen autobusean sartu eta hirira abiatzeko. Bidean, kantu artean, giroa berotzen joan zen eta albotik igarotako autobus pilak berretsi egin zuen ordurako bagenekiena, manifestazioa handia, ikaragarria, itzela, KOLOSALA izango zela.