Hondakinak eta autopista elektrikoa mintzagai Goierrin

EH ezkerretik eraikiz

Azpiegitura-lan handiak geldiaraztearen aldeko dinamika jarri dute martxan hainbat eragilek Gipuzkoan. Eragile horien artean Goierrin ezagunak diren AHT Gelditu! Elkarlana, AHTren aurkako asanblada eta EHNE sindikatua ez ezik, besteak beste, Gipuzkoa Zero Zabor eta Jaizkibelgo Superportuaren aurkako taldea daude.

Pasa den urtarrilaren 13an abiarazi zuten dinamikaren helmuga otsailaren 4an, Donostian, Gipuzkoa desberdin baten alde, jendarte eredua aldatu: azpiegitura-lan handiak gelditu! lelopean egingo den manifestazioa izango da. Hala, Goierrin ere dinamika horren barruan bi ekimen burutuko dira goi tentsioko kableak eta errauskailua oinarri hartuta:

 

  • Autopista elektrikoa kezka iturri (bideo-emanaldia), urtarrilaren 24an, asteartean, 18:00etan, Beasaingo Udaletxean.
  • Hondakinek badute irtenbidea, Gipuzkoako Zero Zabor, urtarrilak 31, 19:00etan, Lazkaoko areto nagusian.

Bestalde, Gipuzkoa mailan antolatutako ekimenen artean, larunbat honetan, hilak 21, 12:30ean, Tolosako Triangelu plazatik Xahuketarik ez! AHTrik ez! lemapean egingo den manifestaziora deitzen dugu.