Euskal presoen eskubideen aldeko mozioaren bozketa, ostegunean, Ordiziako udaletxean

Askatasun ahotsa

Urtarrilaren 26an, Egin Dezagun Bidearen ekimenez Bilduk aurkeztuko duen mozioaren bozketa izango da Ordiziako udaletxeko batzar-areto nagusian, 19:00etan. Mozioak udaletxeko balkoian euskal preso eta iheslariak etxeratzeko eskatzen duen bandera jartzea proposatzen du.

Egin Dezagun Bidea ekimenetik batzar-aretora joateko deia egin diete herritar guztiei, Udalari babesa emate aldera.