Presoak gogoan, hileko azken ostiralean denok plazara

Askatasun ahotsa

Hilabeteko azken ostirala izango da urtarrilaren 27a eta hilero bezala, euskal presoen eskubideen aldeko kontzentrazioa egingo da Plaza Nagusian, 20:00etan. Orain, inoiz baino gehiago, euskal presoen aldeko aldarrikapena indartu behar dela eta, Egin Dezagun Bidea ekimenak kontzentrazioan parte hartzeko deia egiten die ordiziar guztiei.