Hondakinek badute irtenbidea

EH ezkerretik eraikiz

Gipuzkoan arazo larri bat dugu zaborrarekin. Urtean 400.000 tona hondakin sortzen ditugu eta etxeko hondakinen %75 nahasita, zabor bihurtuta, jasotzen ditugu. Zabortegi kutsakorrak gainezka egiten ari zaizkigu eta batzuek arazoari proposatzen dioten sasi-irtenbideak, errausketak, ez digu itxaropenerako tarterik uzten.

Munduan zehar begiratzen badugu, gauzak aldatzen ari direla ikus dezakegu. Hondakinak natura ustiatuz eskuratutako materialez osatuta daude. Material hoiek nahastu, zabor bihurtu eta suntsitu beharrean, direna bezala ikusten hasteko garaia da, baliabide bezala. Hondakin atalak nahasten ez baditugu, berreskuratu, berriz ere ekonomian txertatu eta produktu berriak egiteko balio dute. Hondakinen prebentzio eta birziklaian neurri eraginkor eta errealak ezartzen dituen ereduari Zero Zabor eredua deritzo.

Gipuzkoak ere badu hondakinentzako irtenbidea. Zero Zabor programa bat osatu eta Zero Zabor eredua ezartzea eskatzen duen mugimendua geroz eta zabalagoa, eta geroz eta indartsuagoa da. Guzti honen berri izan, zalantzak argitu eta proposamenak eztabaidatzeko aukera izango duzu datorren urtarrilaren 31ean, Lazkaoko udaletxeko areto nagusian, 19:00etan, Gipuzkoa Zero Zaborreko kideek emango duten hitzaldian.
Besterik gabe, bertan elkar ikusiko dugulakoan agurtzen gara.