Gipuzkoako proiektu erraldoi eta txikitzaileen kontrako manifestazioa, larunbatean, Donostian

EH ezkerretik eraikiz

"Gipuzkoa desberdin baten alde, jendarte eredua aldatu: azpiegitura-lan handiak gelditu" lemapean datorren larunbatean Donostian antolaturiko manifestaziora dei egiiten du hainbat talde ekologistak. Manifestazioa datorren larunbatean, otsailaren 4an, 17:30ean hasiko da Donostiako Bulevarretik.

Manifestazio horrek, ingurumenean, ekonomian eta gizarte arloan ondorio larriak eragiten dituzten azpiegitura-lan handien geldiarazpena eskaztea eta egungo garapen-eredua aldatzeko hausnarketa-aldi bat ireki dadin ezinbestekoa den presio soziala egitea du helburu. Herri mugimenduek antolaturiko manifestazio honek hainbat erakunde sozial, ekologista, sindikatu, indar politiko eta  udalen sostengua jaso du.

Manifestaziao AHT Gelditu! Elkarlanak, Errausketaren Aurkako Herri Plataformen Koordinakundeak, Jaizkibelgo Superportuaren aurkako taldeak, EHNEk, AHTren Aurkako Asanbladak, PTPren aurkako Oiartzungo taldeak, Mutriku Natur Taldeak eta Gipuzkoa Zero Zaborrek deitu dute. Baina Ekologistak Martxanen, Eguzkiren, Haritzalde Naturzaleen Elkartearen, Azpikola Berreskuratu taldearen, ESKren, LABen,  CNTren, CGT/LKNren, STEE EILASen, Alternatibaren, Ezker Abertzalearen, Antikapitalisten, Gorripidearen, Ezker Anitzaren,  IUren, EPK/PCEren, Aralarren, Lizargorri Taldearen eta Iratazarriren babesa jaso du manifestazio deialdiak.