Udalak aurrekontuak aurkeztuko dizkie herritarrei

Udal txinpartak

Ostegun honetan, hilak 23, arratsaldeko 19:00etan, Ordiziako Udalak datorren asteko udalbatzan eztabaidatuko diren aurrekontuen berri emango digu herritarrei. Bertan, 2012ko urtean Udalak jasotako dirua zertan gastatu eta inbertituko duen azalduko dute.

Aukera paregabea hortaz herritarrok aurrekontuen inguruan zertxobait ikasi eta eztabaidatzeko!