2012ko aurrekontuak, iraganaren zama, eta etorkizunerako ilusioa

Udal txinpartak

Udal aurrekontuetan jasotzen dira Udalaren egitasmoak, eta zenbakietan erreflejatzen dira asmo politikoak. Hori horrela izanik, zein asmo aurki dezakegu 2012ko aurrekontuetan? Zeintzuk izango dira Udalaren lehentasun politikoak? Aurreko urteetako aurrekontuekin alderatuta, ba al dakarte ezer berririk edota hobekuntzarik? Ezker abertzalearen ustez bai, nahiz eta ez izan nahiko genituzkeen guztiak.

 

 

Aurreko ostegunean, hilak 22, BILDUren Udal Gobernuak herritarren aurrean aurrekontuen zirriborroa aurkeztu zuen. Eta datorren asteazkenean, hilak 28, arratsaldeko 19:00etan Osoko Bilkuran onartuko dira.

 

Osoko Bilkura horretan, aurrekontuez gain, beste hainbat gai interesgarri ere eztabaidatuko dira, esaterako PSOEk zaborrraren inguruan sartutako mozioa eta BILDUk lan erreformaren inguruan sartutakoa. Plenoa benetan garrantzitsu eta interesgarria izango da, eta bertara zaitezten animatzen zaituztegu.

______________________________________________________________________

 

SARRERAK ETA GASTUAK.

 

Arlo tekniko eta ekonomikotik, BILDUk nahiko lukeena baino konplikatuago gertatu dela aurrekontuen proposamena prestatzea. Izan ere, hainbat arazorekin egin da topo: Fondo Foraleko sarreretan %5eko murrizketa (sarrera osoen ia erdia suposatzen du Aldundiaren aportazioak) eta gainontzeko sarrera arruntetan ere beherapena; aurreko agintalditik zetozen hainbat zor eta konpromiso (zor nagusiena Majorik eragindakoa, eta konpromiso nagusiena aurreko agintaldian langileen lanpostuak birbaloratzeko hartutako erabakia); Espainiako gobernuaren dekretua galaraziz kontratazio berriak edota lanpostuen eskaintza publikoak egitea…

 

Horrek guztiak eragin du gastu eta sarreren artean ia marjinarik ez izatea.

 

 

BILAKAERA

2008

2009

2010

2011

2012

Sarrerak

10.480.000

10.693.750

10.830.377

10.252.029

9.789.978

Gastuak

9.722.113

10.028.164

9.929.100

10.166.328

9.784.774

Marjina

757.887

665.586

901.277

85.701

5.204

Zorpetze maila

%6.2

%5.7

%3.9

%3.3

%4?

Zorpetze maila Gipuzkoa

%6.3

%7.2

%6.1

%6.2

 

 

 

 

 

 

Sarrerak

 

 

2.011

2.012

1. Kapitulua

Zerga Zuzenak

2.167.350

2.222.450

2. Kapitulua

Zeharkako zergak

400.000

350.000

3. Kapitulua

Tasak eta beste sarrerak

941.450

977.300

4. Kapitulua

Transferentzi korronteak

6.661.204

6.156.378

5. Kapitulua

Ondare Sarrerak

82.025

83.850

TOTALA

10.252.029

9.789.978

 

Aldundiaren sarrerak. Fondo Foraletik ia bost miloi euro, baina iaz baino %5 gutxiago, 269.526 gutxiago. Diru laguntzetan 488.400 (21.002 gehiago).

Jaurlaritzako diru laguntzak, 240.165 (131.165 gutxiago).

 

Gastuak

 

 

2.011

2.012

1. Kapitulua

Pertsonalaren lansariak

3.845.865

3.810.245

2. Kapitulua

Ondasun korront. eta zerbi.gast.

3.436.747

3.068.726

3. Kapitulua

Gastu finantzieroak

71.505

62.958

4. Kapitulua

Transferentzi korrontea

2.420.636

2.447.285

9. Kapitulua

Pasibo finantzieroak

391.575

395.560

TOTALA

10.166.328

9.784.774

 

2011ko pertsonalaren lansarietan sartuta dago Euskadi 09ko 30 langileei dagokiona (570.000 €), baina 2012koan ez dago aurten gastatuko diren 309.000 €.

 

LEHENTASUNAK ETA IRIZPIDE POLITIKOAK.

 

Egoera honetan, aurrekontuak partidaz partida oso modu serioan aztertu dira. Eta jakina, azterketa horretan erantzun beharreko galderak honako hauek izan dira: zer lehenetsi behar da? Zertan murriztu behar da gastua? Zertan egin behar da ahalegin berezia?

Politikoki lehentasunak finkatzeak ez du aparteko zailtasunik eragin. Sail batzuetan esan liteke esfortzu berezia eginez orain artekoari eutsi zaiola, baina sarrera gutxiago izan direla kontuan izanik, portzentualki gora egin dute partidek, (ongizatea, euskara, nazio arteko kooperazioa…). Beste batzuetan, berriz, ekimen ia erabat berriak jarri dira martxan, beren aurrekontuekin (berdintasuna, migrazioa, parte hartzea…).

 

Baina esan bezala, aurretik zetozen betebeharrak eta aurtengo diru sarreren gutxitzeak, eragin du sarrera eta gastuen artean ia alderik ez izatea. Horren aurrean aukera bat izan zitekeen Udalak egitasmo berriri aterik ez irekitzea, eta etsipenean onartzea nahikoa izan zezakeela Udalak oinarrizko zerbitzu batzuk kudeatzen. Ez da hori izan, ordea, BILDuren Udal Gobernuaren apustua.

 

Hiru printzipio nagusi jarraituz, 2012rako aurrekontu arduratsu eta era berean aurrera begira ilusionanteak aurkeztu ditu Udalak.

 

1.- Saiakera serioa egin da gastu arrunta kontrolatzen eta murrizten. Bakarren batzuk aipatzearren, Udal langile ez diren kargu politiko eta aholkularien soldatatan; zinegotzien eta alderdien dietetan; publizitate eta protokoloan; jaietan (%20); D´elikatuzen; Majoririko funtzionamenduko gastuetan…

 

 

2011

2012

AURREZPENA

PROTOKOLO GASTUAK

14.250

5.000

9.250

UDALEKO PERTSONALA EZ DIREN SOLDATAK

205.040,80

173.491,78

31.549

ALDERDI POLITIKOEI TRANSFERENTZIAK

99.053,04

77.700

21.353

TOTALA

318.343,84

256.191,78

62.152

 

 

2.- Arlo sozialeko gastua mantentzeko ahalegin berezia egin da. Ongizatea eta zerbitzu publikoetan 43.000 € gehiago (berdintasunak batzorde eta kapitulo propioa du).

 

3.- Herri ekimenak eta herriko elkarteenak bultzatu eta babestea, ekonomikoki, udal baliabideak eskainiz, azpiegiturak hobetuz… Dena den, ekimenak eta proiektuak ez dira soilik diruz bultzatzen, eta Ordiziak badu egitasmoak modu eraginkorrean aurrera ateratzeko behar adinako elkarte eta herritar aktiboak. Eginkizun horretan funtsezkoa izango da martxan diren batzordeen lana.

 

5- Ordiziak dituen hainbat premia larriri erantzunez, arduraz eta ausardiaz jokatu dugu. Horretarako, eta inbertsioetarako, mailegua eskatu beharra izan da, baina zorpetze maila zainduz. Inbertsioetako hainbat asmok, urte anitzetako konpromiso politiko eta presupuestarioak eskatzen dituzte. Aurten, inbertsioetarako 1.329.685 € aurre ikusten dira, nagusiki egitasmo hauetarako: Cartonajes Nadalen lokala erostea (kultur ekipamenduak kokatzeko bertan), biltegiaren erosketa (urtero alokairutan 50.000 € aurreztea eragingo du), Urdaneta ikastetxea, irisgarritasuna, bidegorriak, parkeen egokitzapena…

 

PARTE HARTZEA AURREKONTUEN PRESTAKETAN.

 

Aurreko urteetako arazo eta konpromisoek; azken hilabeteetan bai Aldundiak, baita Espainiar Gobernuak ere hartutako zenbait erabakik; zailtasun ekonomikoek eta burutu beharreko hainbat gestiok… Horrek guztiak zaildu eta atzeratu egin du aurrekontuen prestaketa Udal Gobernuak nahi baino gehiago. Era berean, horrek eragin du Udalak herritarrek parte hartzeko nahi bezalako mekanismorik jartzerik ez izatea. Aurrekontuak zinegotzi eta teknikariekin ez ezik, hainbat arlo eta batzordetan ere eztabaidatu dira, eta gainerako alderdi politikoei ere azaldu zaizkie aurretik burututako bi bileratan, batere ekarpenik egin ez badute ere. Baina BILDUren ustez hori ez da nahikoa izan, eta konpromiso hartua du datorren urteko aurrekontuak prestatzeko dinamika parte hartzailegoak martxan jartzeko.