Gazte Martxara, Ordiziako Gaztetxearen eskutik

Gazte eta aske

 

Ordizako Gazte Asanbladak apirilaren 6an eta 7an Saratik Lesakara ospatuko den Gazte Martxara joateko gonbitea luzatzen dizugu, Gazte Martxa honen leloa "Jalgi hadi garaipenera!" da. Martxoaren 31 arte Herrikon egongo da autobusean izena emateko lista, eta bonoak ere bertan egongo dira salgai 25 eurotan. Bonoak erostera joandakoan ez badaude, lasai, autobusean izena eman eta bonoa lortzeaz arduratuko gara. Autobusa apirilaren 6ean aterako da Ordiziako tren estaziotik.

2012. urtean Euskal Herriko txoko ezberdinetan gazteok garatuko dugun dinamika da "Jalgi hadi garaipenera". Aurten, Nafar konkistaren 500. urteurrena delarik, gure ardura gisa hartu genuen Euskal Herriaren sustraiak ezagutzea, hori oinarri harturik etorkizuna eraikitzeko. Jakintza orok ez badu isla praktikoa, teorizazio lan hutsera mugatzen garela jakitun, "Jalgi Hadi Garaipener"a alternatiben eraikuntzan kokatzen da.

Eraikuntza lan hori ezinbestekoa ikusten dugu burujabetasuna erdiesteko bidean. Lurraldetasunetik haratago, zentzu zabalean ulertzen dugu lortu beharreko burujabetza; egunero zapaltzen gaituen sistema gainditzeko norabidean alegia.