Bake prozesuaren inguruko hitzaldia, astelehenean, Barrenan

EH ezkerretik eraikiz

Ezker abertzaleak azken urteetako mugimendu eta erabaki politiko garrantzitsuenen inguruko hitzaldia emango du datorren astelehenean, apirilaren 2an, 19:00etan Barrena Jauregian. Besteak beste, "Konponbide haizea dabil" ezker abertzalearen azken adierazpenaren inguruko azalpenak emango dituzte eta tartean egon diren beste hainbat mugarri (Gernikako Akordioa, Aieteko adierazpena, etab) ere izango dira hizpide.