Erdi Aroko azoka prestatzen hasteko bilera deitu du Jentilbaratzak

Askatasun ahotsa

Jakingo duzuenez 2012. urte honetan 500 urte beteko dira Nafarroak bere askatasuna galdu zuela eta hitzaldi, erakusketa, ospakizun eta bestelako ugari antolatzen ari dira Euskal Herri mailan nahiz gure eskualdean. Jentilbaratza 1512-2012 kultur taldetik gure herrian egiten den Erdi Aroko Azoka (maiatzak 12-13) prestatzen hasteko aurreko lanekin hasi nahi dugu.

Herria girotzeko hitzaldiak, antzerkia, herri afaria eta dantzaldia izango da asteburu horretan. Horren harira datorren astelehenean apirilaren 23an, 19:00etan, Irriki elkartean antolatuko dugun bilerara gerturatzeko deia luzatzen dizuegu zuen ekarpenak ere kontuan hartzeko. Aurreko urtean zerbait xumea antolatu genuen eta polita izan zen. Aurten ordea urteurren honek eskatzen duen mailako zerbait egitea denon esku dago.

Helburua batzordeak osatu eta elkarlanean jartzea da, hauek dira aurreikusten diren lantaldeak: BURDUNTZI TALDEA, TXOZNA TALDEA, SUKALDARI ETA ZERBITZARI TALDEA (Hiru taldetan banatua: Sukaldaritza Taldea, Txoznako Zerbitzari Taldea, Afari orduko Zerbitzari Taldea), PLAZAKO POSTUA, MUSIKA TALDEA. ANTZEZLAN ETA DANTZARI TALDEA, APAINDURA TALDEA, KOMUNIKAZIO TALDEA, AZPIEGITURA.