Ordiziako I. Dantzari Eguna maiatzaren 6an

Ordizian bertan

Aurtengoan, Ordizian dantzaren inguruan sortu den giroari bultzada bat eman nahian, eta urteetan zehar ospatu den dantzari txikia eraberritze aldera, dantza talde txikiez gain, talde helduak ere izango dira Ordizian igandean. Besteen artean, Pasaiako Ilunbe-Elkarkide, Iruñeako Amaiur, Beasaingo Aurtzaka eta herrian sortu berri den dantzari helduen taldea.

 

Talde helduetan 100 dantzari baina gehiago bilduko dira eta txikietako dantzariak 270 inguru izango dira.

Goizean, herrian zehar bi desfile (talde helduena eta txikiena) egingo dira goizeko 12etan hasita herria alaituz. Ondoren, bi desfileetako dantzariak Barandiaran enparantzan elkartuko dira eta alardea ospatuko dute. Jarraian, parte hartu duten dantzariak eta antolakuntzan ibiliko diren guraso guztiek frontoian bazkalduko dute eta arratsaldean, txikienentzat jolasak izango dira. Jaiari amaiera emateko arratsaldeko 17:30etan Arrabots taldearekin erromeria ospatuko da herriko plazan.
Antolatzaileek dei egiten dute egun honetan, guztiontzako festa izango den honetan, ordiziarrak ere dantzara animatu daitezen!