Formakuntza saioak Altsasun, Askapenaren eskutik

Askapenak, Euskal Herriko talde internazionalistak, urtero lez formakuntza saioak antolau dittu maiatzen 19ako ta 26eako brigadista jungo dien kidentzat. Hala ere, aurten lehenengoz formakuntza hauek irikik izango die eta edonork juteko aukera dauke.

Kartelen ikusi deikezuen bezela hainbat gai interesgarri jorrauko die pertsona oso interesgarrin eskutik. Edozeinek bere esparrutik ekiteko formakuntza beharrezkoa dala iruitzen zaigu herritar askoi eta aukera hau aprobetxau beharreko horrekatik, bestalde, pertsona bezela elikauko gaittulako eta praktikak aurrea eamateko garrantzitsue dalako iruitzen zaigu interesgarria.

Oridizitik taldetxo bat aterako da, beraz inork interesik baldin bauke eman izena Herrikon jarrita daun zerrendan.