Musika jaialdia Ordiziako Gaztetxean, larunbatean

Maiatzaren 12an, eta 22:30 etatik aurrera kontzertuak izango dira Ordiziako Gaztetxean. Bertan, hiru musika talde ariko dira.

Fiachras taldea punk folk giroetan ariko da Bonberenea Ekintzak zigilupean argitaratu duten bigarren diskoa aurkezten. "Hiltzera goaz" izenpean datorren lana da honakoa. Azken boladan kontzertu dexente eskaintzen ari da talde lazkaotarra.

Beraiekin batera, Sumision City Blues taldeak joko du. Gasteizetik, Obligaciones eta Sexty Sexers taldeko kideak tartean, rock koordenadetan musika unibertso propio eta berezia lantzen dute. Disko berria ekarriko dute besapean: "El Odio, La Demacración y La Ternura Humana"

Amaitzeko, Burrindongos taldearekin trikiti festa izango da. Lazkaotik, festa giroko kantuak joko dituzte.