Ordizian izandako emakumeen kontrako indarkeria kasua salatzeko kontzentrazioa, astelehenean

Ordizian bertan

Hilaren 7an Ordizian emakume batek bere bikote ohiaren erasoa sufritu zuen. Emakumeen aurkako indarkeria Ordizian ere jasaten dugun gaitz onartezina da, eta herritar guztioi dagokigu halakoak salatzea ez ezik, errepika ez daitezen lan egitea. Horregatik, datorren astelehenean, hilak 14, arratsaldeko 20:00etan, Plazan, Kimetzek eta Udaleko Berdintasun Batzordeak deitutako elkarretaratzean parte hartzeko deia egin dute.

Kimetz Emakumeen Taldeak, Berdintasun Batzordea eta Udalarekin bat, Ordizian, emakume batek, bere bikote ohiaren eskuetan, jasandako indarkeriaren gaitzespena adierazi nahi du. Izan ere, gertaera honek, gure gizartean, onartezina eta bortitza den gaitza izaten jarraitzen du.

Ez gaitezen ahaztu, oraindik ere, emakumeen aurkako indarkeria gaur egungo bortxaketa larrienetarikoa dela.

Gertaera hauen aurrean, lehentasunezkoa da gizarte osoaren konpromisoa indartzea, baita administrazio eta instituzioena ere, desberdintasunean hazitako eta emakume eta gizonen arteko botere harremanetan oinarritutako, izaera estruktural honen aurka borrokatzeko.

Oraindik ere, erabat sustraituta dauden erabateko izaera patriarkala duten balioen menpean bizi gara. Beraz, berdintasuneko ikuspuntu batetik, emakumeen eskubideetan eta askatasunean oinarritutako sistema sozio-politiko eta ekonomiko bat eratu beharrean gaude.

Horregatik, astelehena, hilak 14, 20:00tan, Ordiziako Plaza Nagusian izango den elkarretaratzera deitzen ditu Kimetzek herritarrak, gertaera hau salatu eta, era berean, emakume honekin bat egiteko.