Ekainaren 9an Lazkaon egingo den flashmoberako entseguak, Ordizian

Ekainaren 9an autodeterminazio eskubidearen aldeko flashmob erraldoia grabatuko da Pirritx eta Porrotxekin Lazkaon, Nazioen Munduak antolatuta. Baina horren aurretik, entseguak egin behar dira eta maiatzaren 26an, larunbatean, eta ekainaren 2an, larunbatean, 11:30ean, Ordiziako Majori Kiroldegian izango dira entseguak.

Ekainaren 9an Nazioen Nundua ekimenak antolatuta arratsaldeko 18:00etan Lazkaon autodeterminazioaren aldeko flashmob erraldoia grabatu behar da eta bateren batek esango du, zer da hori? Ba hauxe da: abesti batekin, haur, gazte, guraso, aiton-amona (familiak, lagunak, elkarteak, kuadrilak), guztiok dantzan jartzea.

Hau da Pirritx, Porrotx eta Marimototsekin batera grabatuko dugun koreografia.

Ekimenari laguntzeko, Ordizian entseguak antolatu ditugu. Bi larunbatetan izango dira, eta horrela jendeak eguna baino lehen koreografia gurekin ikasteko aukera izango du. Entsegu hauek, hala ere, aukerakoak dira eta nahi duen guztiari irekiak:

- Maiatzak 26 11:30ean Majorin. Majoriko aerobickeko gelan (dantza ikastaroa egiten dugun lekuan)

Ekainak 2 11:30ean Majorin, leku berean.

Ensaio bakarrera etortzea nahikoa da koreografia ikasteko, baina, bietara etorri nahi duenak ere ez du arazorik izango.

Baina ez dago entseguetara etorri beharrik parte hartu ahal izateko. Nahi izanez gero, etxean praktikatu eta egunean bertan denok ongietorriak izango gara Lazkaon.

Pirritx, Porrotx eta Marimototsek esaten duten bezala, garrantzitsuena parte hartu eta ondo pasatzea da!

Ez galdu aukera! Lazkaoko plaza txiki geratu behar da ekainaren 9an eta gure eskuetan dago!!!!!

ANIMATU ETA ZABALDU MEZUA!!!!!!

AUTODETERMINAZIO ESKUBIDEAREN ALDE!!!!