Sendabelarren eta xaboi naturalen tailerra, asteburuan, Ordizian

EH ezkerretik eraikiz

Goierriko Baratzak (elikadura ekologikoaren denda), Irriki Kultur Elkartearekin batera, sendabelarren eta xaboi naturalen tailerra antolatu du ekainaren 1, 2 eta 3rako, Maialen Sarasola ordiziarraren eskutik.

 

 

Ikastaroaren helburua gure ingurunean dauden sendabelarrak ezagutu eta erabiltzea da, eta horiekin gure gaitzetako batzuk prebenitzea eta sendatzea, hala nola, erredurak, zauriak, katarroak, etab.

Tailerrean sendabelarren erabileraren historiara gerturatuko gara, gure arbasoen jakinduria  eta gure ingurunean sendabelarrak nola erabiltzen ziren kontuan hartuz, infusioak prestatu eta dastatuko ditugu, alanbike bat erabiltzen ikasiko dugu eta destilazioa egingo dugu, eta destilatzen duguna xaboiak egiteko gordeko dugu. Tindagaiak, xarabeak, hortzetako posta, pomadak, eta krema hidratatzaileak… egiten ere ikasiko dugu. Inguruetara aterako gara sendabelarrak ezagutzera eta biltzera.

Ikastaroa ekainaren 1,2, eta 3an izango da,  45 euro balio du eta plaza mugatuak daude. Ezinbestekoa da Goierriko Baratza-n edo 943087498 telefono zenbakian izena ematea.

Parte-hartzaile bakoitzak xaboiak eta zenbait erremedio eramango ditu etxera.

Ikastaroaren programa:

Ostirala, ekainak 1, 19’00etatik 21’00etara: Landareen destilazioa alanbikean ikastaroaren aurkezpena.

Larunbata, ekainak 2, 9’00etatik 13’00etara: Zertarako diren sendabelarrak, nola eta noiz bildu. Pomadak, xaboiak eta infusioak ezagutu. Xaboiak egiten ikasi. Sendabelarren tradizioa berreskuratu.

Igandea, ekainak 3, 9’00etatik 14’00etara: Irteera inguruetatik landareak ezagutu eta biltzeko. Katarroa eta eztarriko arazoak sendatzeko xarabea prestatu, hortzetako pasta  egin, podamak eta krema hidratatzaileak egin.