Ordiziako Udalak duela 500 urte Nafarroa defendatu zutenak omendu ditu

Egoera politikoa

Ordiziako Udalak, duela 500 urte Nafarroaren, hau da, gure Estatuaren independentzia defendatu zutenei agur eta ohore egin die. Hortaz, duela bost mende Tuteran, Lizarran, Burgin, Donibane Garazin, Garruzen, Noainen eta beste leku askotan gure libertatearen sugarra babesteko borrokatu zirenak omendu ditu, eta euskaldun guztion Nafarroa bizirik dela aldarrikatu du, Nafarroa Bizirik 1512-2012 elkarteak aurkeztutako mozioarekin bat eginda.

Bilduren eta EAJren aldeko botoekin onartu zen mozioa. PSE-EEk ez zuen bozketan parte hartu.

Era berean, Ordiziako Udalak bat egiten du 1512-2012 Agiriarekin (hemen duzu agiria) zein 1512ko konkistaren bosgarren mendeurrena gogorarazteko abiatuko diren ekimenekin. Bere ahalen arabera, laguntza eskainiko die.