BILDUren urte beteko balorazioa eta aurrera begirakoak

Udal txinpartak

Jada urte bete pasa da Udal berria osatu zenetik. Hilabete hauetan herritarrekin eta herritarrei begira hainbat aldaketa nabarmen eragin ditu, bai kudeaketa moduan, baita aurrera atera dituen egitasmoetan ere.  Aldaketa eta egitasmo horiek Ordiziaren beharrak erantzuteko izan arren, behin eta berriro PNV eta PSOEren kritikak jaso dituzte. Kritika zentzugabeak eta gezurretan oinarrituak, batez ere ikusten dutelako BILDU bere programa gauzatzen ari dela ilusioz eta herritarren babesarekin. Gainera, bi alderdiak bat eginda ari dira agertzen BILDUren lana baliogabetu nahian. Horregatik, garrantzitsua da ongi informatzea, eta informazio hori erabiltzea eta zabaltzea.

BILDUren aldizkari honetan urte betean egindakoaren balantzea eta aurrera begirako asmoak aurkituko dituzu.