Kalean da Ordiziako Ahotsaren 28. alea!

Udal txinpartak

 

Hemen da berriro Ordiziako Ahotsa paperean, urte t´erdiz mutu egon ondoren. Hilabete hauetan ezker abertzaleak jarduera oso bizia izan du, bai Udalean, eta baita Udaletik kanpo ere, baina paradoxikoki, Ahotsa mutu izan da. Orain, 28. ale honekin, ezker abertzaleak berriro hutsune hori betetzeari ekin nahi dio, informazioa, hausnarketak eta proposamenak ezagutaraziz. Ale honetan SORTUren prozesuari buruzko informazioa aurkituko duzu, Ordiziako PNV eta PSE-EEri emandako erantzuna, zabor eta hondakinen auziari buruzko balorazioa, festetako Herrira Eguneko programa eta presoen helbideak Irakurri eta zabaldu.