Hauteskundeak gainean ditugu, adi kontu hauekin

Egoera politikoa

Esan beharrik ez dago egungo egoera politikoan zein garrantzitsuak diren urriak 21eko Autonomi Erkidegoko hauteskundeak. Bai Euskal Herriaren normalizazio politikoa lortzeko borrokari dagokionean, eta baita egungo sistema ekonomiko neoliberalari alternatibak eraikitzeko borrokari dagokionean ere.

Jada hauteskundeko egutegia eta makinaria martxan da, eta hurrengo asteotan denok izango dugu zer egina. Hasteko gure inguru gertuenean, senitarteko, lagun eta inguruan gure mezuak zabaltzen eta kanpaina egiten. Eta ondoren, gure posibilitateen arabera, antolatuko den kanpainan parte hartzen.

Dena den, oraingo honetan hiru kontu zehatzen inguruko oharra egin nahi dizuegu:

1.- Astelehenean, hilak 10, amaitzen da epea Udaletxean ziurtatzeko erroldan agertzen garela. Horretarako Udaletxera bertara joan behar dugu eta ziurta dezaten eskatu. Ezinezkoa bazaizu joatea, idatz ezazu Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu helbidera zure izen abizenak ematen, eta geu arduratuko gara ziurtatzeaz.

2.- Posta bidezko botoa emateko prozedura jada martxan da. Urriaren 21ean kanpoan egon behar baduzu, jada Korreotan botoa emateko dokumentazioa eska dezakezu. Zalantzarik edo arazorik baduzu, jarri harremanetan gurekin eta behar duzun laguntza emango dizugu. Datorren astetik aurrera, asteazkenetan goizeko 11:00etatik 12:00etara eta ostegunetan 18:00etatik 20:00etara Herriko tabernan izango gaituzu.

3.- Herri Batzarra. Ezker Abertzaleak datorren asteartean, hilak 11, arratsaldeko 19:00etan batzarra ospatuko du Barrena Kultur Etxean. Azter gai izango ditugu ikasturte berria, irailaren 26ko greba deialdia eta hauteskundeak.

Beraz, ekin lanari, Euskal Herria dugu eta irabazteko!

ORDIZIAKO EZKER ABERTZALEA