Etxerik gabe, baina bizi bizi

EH ezkerretik eraikiz

Etxerik gabe geratu zaigu momentuz gure Izar Gorri. Baina Gaztetxea bera ezinbestean itxi beharra izan arren, Ordiziako Gazte Asanbladak bizi bizi jarraitzen du lanean. Ostegunean, hilak 20, egoera ekonomiko eta krisaren inguruko eta grebari buruzko hitzaldia antolatu zuten. Larunbaterako, hilak 22, AHTaren aurkako eguna antolatu dute. Eta igandean, berriz, Gaztetxearen eta haren antolaketa eta egitekoen inguruan hausnartzeko bilera dinamiko bat prestatu dute.

Esan bezala, etxerik gabe, baina bizi-bizi. Egoera berri honetan berrindartu eta biziberrituta atera dadin opa diegu.

Ikusi egitaraua:

 

 

AHTrik EZ! EGUNA

Larunbata hilak 22.

15:00etan mendi martxa, Plaza Nagusitik abiatuta.

18:00etan hitzaldia frontoian.

20:00etan triki poteoa.

22:00etan bertso afaria. Tiketak 7 euro Herrikon, Orlegin eta Kirkilen.

-------------------------------------------------------------

 

NOLAKO GAZTETXEA NAHI DUGU?

Hausnarketarako talde dinamika irekiak igandean, hilak 23.

Arratsaldeko 16:00etan frontoi tx8ikian.

Denom artean Gaztetxea eraikitzen, gutxienez beste 25 urtez!