Gogoratu eta zabaldu!

Eusko Legebiltzarrerako Hauteskunde hauek benetan garrantzitsuak dira bizi dugun egoera politiko eta ekonomikoan. Euskal Herriko ezkertiar eta abertzaleok Euskal Herria Bilduren baitan elkartuta, benetan emaitza historikoak lor ditzakegu, eta horren indarrarekin aurrera pausu nabarmenak eman eraikuntza nazionalean, eraldaketa sozialean eta gatazkaren konponbidean.

Horretarako, ordea, beharrezkoa da guztion bultzada. Babesa eman behar diogu EH Bilduri, eta bere mezua inguruan zabalduz, ahalik eta boto gehien bildu behar dugu ahalik eta eraginkorrenak izateko. Gure esku dago. Bultza eta irabazi!