Zenbat erabiltzen dugu euskara Ordizian?

Ordizian bertan

Datorren asteazkenean, hilak 10, Ordiziako kaleetan egin den euskararen erabileraren neurketaren emaitzak aurkeztuko dira Udaletxeko Pleno Aretoan arratsaldeko 19:00etan.

 


Neurketa hauek Soziolinguistika Klusterrak egin ditu 2011 urteko urrian zehar, Udalak eskatuta. Azterketa interesgarria da oso ikusteko zein mailatakoa den Ordizian euskararen ezagutza eta zein mailatakoa erabilera (hainbat datu ematen dira erabilera orokorrari buruz, auzoka, adinaren eta sexuaren arabera…).

 

Azaldu ezagutzeko zein den euskararen egoera Ordizian. Eta batez ere, eragin dezagun guztiok, oraindik ere asko baitugu egiteko gure hizkuntzaren normalizazioaren bidean.

Euskaldunak Ordizian %58´2 gara, ia euskaldunak %20´8 eta erdaldunak %21´0. Erabilera erreala, 38´6 (eta formula soziolinguistiko jakin bat erabilita "espero zitekeena) %26´7.

Datu hauek eta beste asko (auzoen, adinaren eta generoaren araberakoak; urtetan zehar izan den bilakaera...) ezagutzeko aukera izango dugu datorren asteazkeneko aurkezpenean.

Euskararen normalkuntza ezinbestekoa da diagnostiko zehatzak izatea, behar den bezalako politikak bidera ditzagun. Euskarak gure hizkuntza nazionala izanik, izaera ofiziala izatea lortu behar dugu Euskal Herri osoan. Baina hori ez da aski izango, herritarrok ez badugu kontzientzia hartzen. Kontzientzia, bi zentzutan. Batetik, guri dagokigunean gure inguru hurbilean erabilera bultzatzen. Eta bestetik, jarrera aktiboa izaten administrazio eta bizitza sozialean.