Gazte Zukgua

Gazte eta aske

 

Norbanakotik kolektibora. Bagoaz fruitu guztiak, zapore ezberdineko fruitu guztiak, zukgu goxo bat osatzera, zukgu iraultzailea, fruitu gazteak helburu zehatz batzuekin eta estrategia berri bati egokituz, inoiz baino gogo eta itxaropen gehiagorekin.

 

 

Herriz herri pizten ari den gazte prozesua da Zukgua. Denbora tarte bateko hausnarketaren ondoren, independentista eta ezkertiar joerak ditugun gazteok konformismo egoera hau alde batera utzi eta borroka egiteko garaia dela erabaki dugu. Prozesu honen bidez, gazte antolakunde bat sortzea da gure asmoa, herriko gazte guztien iritzi eta proposamenak aintzat hartuko dituena; izan ere, denon ekarpena guztiz aberasgarria izango da, bai erakundearentzat, bai gazte ororentzat.

Gizarte ustel honen etorkizun iluna koloreko bihurtzea dugu xede eta horretarako behar da, espreski, gazte guztion irudimen, sormen eta borroka grina. Gazteak gara, geroa. Ez dago inongo dudarik.

Hori dela eta, gonbita luzarazi eta Ordizian ere abian jarri den prozesu honen aurkezpenera animatu nahi zaituztegu, datorren ostiralean, hilak 12, arratsaldeko 8etan Ordiziako plaza nagusira. Gure etorkizunaren jabe izan nahi dugulako eta hau lau haizetara oihukatu nahi dugulako ginela, garela eta izango garela.

Animatu, parte hartu eta gozatu!