Hasi dira Oianguko zutoinak kentzen

Udal txinpartak

 

Ordiziako Udalak abian jarritako Oianguko parte hartze prozesuan hainbat lehentasun jarri zituzten herritarrek. Dagoeneko Udala hasi da pausoak ematen eta tiro-zelaiko zutoinak kentzen hasi da.

 

 

Udalak azaldu duenez, "Sareak berehala kendu eta espazioa erabat ireki bazen ere, zutoinak kentzea ez da hain samurra gertatu. Ez zailtasunagatik, baizik eta jartzeak koste handia izan zuen bezalaxe, kentzea ere ez zelako merkea.

Horregatik, Oiangu Bizirik eta Publikoa plataformako kideek adierazi zutenean beraiek lor zezaketela zutoinak dohainik ken zitzakeen norbait, Udalak baiezkoa eman zuen".

Asteazken arratsalderako 10 bat zutoin kenduta zeuden, baina oraindik bazegoen lana...