Ordizian ere, Sortuko dugu

Egoera politikoa

Eztabaidaren bitartez, SORTU alderdiaren oinarriak finkatu behar ditugu Euskal Herrian bezala, Ordizian ere.

Euskal Herri osoko ezkertiar independentisten bilgune politikoa izango dena, herri askearen alde lanean eta borrokan diharduten independentista eta sozialisten Herritar Batasun historikoaren adierazpen politiko berria izango da.

Hau aurrera eraman ahal izateko, ezinbestekoa izango dira gu guztion ekarpenak. Horretarako, azaroaren 24ean batzarra egingo dugu Barrenan goizeko 10:00etan. Eztabaidarako gaia: Oinarri ideologikoak  (ponentziako 12.orritik 24.orrira)

Beraz, parte hartu ahal izateko hona hemen atxikita eztabaida prozesuan erabilko dugun ponentzia euskaraz eta gaztelaniaz:

Euskaraz

Gazteleraz