Langileen eskubideak defendatzeko manifestazioa, bihar, CAFeko langileek deituta

Egoera politikoa

Protesta ekitaldia 11:30ean hasiko da CAFeko sarrera nagusian, Beasainen. Hona hemen CAFeko langileen salaketa idatzia:

Gizarteak azkeneko hamarkadetan lortutako onura guztiak pikutara joan dira, krisi hotsak hasi eta erreforma laboralak onartzen hasi zirenetik. Gure lan zein bizi baldintzak okertzen ari dira, klase ertaina deuseztatu nahi dute, aberatsak aberatsago eta behartsuak behartsuago eginaz.

Aste honetan bertan, Gipuzkoako enpresarik handiena den eta sekulako irabaziak dituen CAF enpresak, ERE bat erregistratu du. Honek zuzenean 750 langile ingururi eragiteaz gain, ondorioak, zeharka, Goierri eskualdeak eta zer esanik ez etorkizuna geroz eta ilunagoa duten ikasleek ere pairatuko lituzkete.

Gainera, hau aurrera eraman ahal izateko, guztiok ordaintzen dugun langabezia prestaziotik hartuko luke dirua.

Horregatik, ostiralean egingo dugun manifestaldiarekin bat egiteko deia luzatzen dizuegu, zuri, inguruari, gazte mugimenduari, pentsiodunei … antolatu eta denok norabide berean borroka egiteko unea da! garai zailak datoz eta beste biderik ez zaigu gelditzen!!

Lanpostuen defentsan...aberastasuna banatu!!

Lana banatu!!