Ordizia Zero Zabor taldearen bilera irekia

EH ezkerretik eraikiz

Ordiziako Zero Zabor taldeak bilera irekia egingo du datorren asteartean, hilak 12, 19:00etan Barrena Kultur Etxean. Gaian interesa duen pertsona oro informazioa eskuratzera etor dadila gonbidatu nahi dugu.

Kaixo lagun!

Gure herria aire garbiak bira dezan, guztion artean Donostian egindako haize-errota Ordizian martxan jartzeko garaia heldu da.

  • Horretarako zer? Gipuzkoan indar handiz lanean ari den zero zabor taldea herrian osatzeko bileratxo bat egingo dugu.
  • Noiz? Datorren asteartea, hilak 12, arratsaldeko 19:00etan Barrenan.
Bakoitzak ahal duen neurrian lagunduz, denok daukagu esku bat botatzeko aukera.

Gure esku dago, zaborra, errautsa, kutsadura eta etsipenaren grixetik alde egin eta birziklaian oinarritutako, inguru osasuntsu eta garbi batean bizitzea! Ez galdu aukera eta zatoz!
ANIMATU ETA ZABALDU DEIA ZURE INGURUAN!
Ondo segi,

Ordizia ZERO zabor