Errausketarik? Ez, eskerrik asko! kanpaina Goierrin

EH ezkerretik eraikiz

Ostiral honetan eta larunbatean, hondakinen gaikako sailkatze eta kudeaketaren alde, mahai bereziak jarriko dira Goierriko herrietan.

Zero Zabor filosofiarekin eta helburuekin bat egiten dugun herritarrok birziklatzearen aldeko apustu argia egin dugu, gauzak ongi egin nahi ditugu, sortzen dugun zaborra gutxitu, sortatukoa birziklatu, hondakinak errausketa eta zabortegi kutsakorrik gabe tratatu eta ahalik eta konponbide jasangarriena eman hondakinen gaiari.

Goierrin ere bat egiten dugu Gipuzkoan martxan jarri den “Errausketarik? Ez, eskerrik asko! Birziklatzeari bai!” kanpainarekin eta horregatik, lelo hori daramaten eranskailuak jarriko ditugu salgai asteburu honetan Goierriko herrietan, 2 euroren truke.

 

Eskuratu zure pegatina eta jarri moto, auto, furgoneta, kamioi, etxeko zein lantokietako leihoetan!