Askapenaren udako brigadetan izena emateko epea, zabalik

EH ezkerretik eraikiz

 

Askapenak 25 urte daramatza herri eragile gisa internazionalismoa lantzen Euskal Herrian. Urtean zehar antolatzen diren ekintzez gain udaro brigadak antolatzen ditu aldaketa prozesuan edo errepresio egoeran dauden herrialdeetara. Aurtengo eskaintzen artean, Sahara, Venezuela, Argentina-Uruguay, Bolivia eta Palestina dira eta apuntatzeko epea martxoaren 31 da.

Jada ia 20 urte daramatza lan hau egiten eta sareak sortzen. Brigadista doanak, aukeraturiko herrialdeko eragile ezberdinekin elkartzeko aukera zein konpromisoa du,  bertako errealitatea ezagutu, hemengoa hara eraman eta ondoren hangoa hemen zabaltzea baitira helburuak.

Jarrera paternalistatik haratago, brigada hauen zein Askapenaren helburua, denon etsai nagusia den inperialismoa eta neoliberalismoa ezagutu zein hauek gainditzeko sareak sortzea da. Aurtengo eskaintzen artean, Sahara, Venezuela, Argentina-Uruguay, Bolivia eta Palestina dira eta apuntatzeko epea martxoaren 31 da.

Animatu eta parte hartu, bizitzan izateko esperientzia polita da, antolaketa zein errealitate ezberdinak partekatzeko aukera paregabea eta elkartasunerako bidean ipintzen laguntzen gaitu.