Bizi-arteko kartzel-zigorraren kontra, elkarretaratzea hileko azkeneko ostiralean

Askatasun ahotsa

Iritsi zaigu atzera ere hileko azken ostirala. Etzi, otsailak 22, izango da otsaileko azken ostirala. Eta beti bezala, iluntzeko 20:00etan elkartuko gara Ordiziako plazan.

Hil honetan, Ines Del Rioren egoera salatuko dugu, bereziki. Izan ere, martxoaren 20a bitartean, Ines del Rioren afera dela eta Espainiako Gobernuak joan den uztailean hartutako erabakia salatzea izango da euskal preso politikoen eskubideen alde lan egiten dugun elkarteen eginkizun nagusia.

Giza Eskubideen Europako Auzitegiak joan den uztailean agindu zuen Ines del Rio lehenbailehen askatzea. Eta ez hori bakarrik, Del Riori 30.000 euroko kalte-ordaina ematera ere zigortu zuen Espainiako Gobernua.

Baina Espainiako Gobernuak ebazpena bete ez, eta helegitea jarri zuen urrian.

Helegite hori onartuko duen edo ez jakinaraziko du Estrasburgoko epaitegiak datorren martxoaren 20an.

Bitartean, gizartearen lana kalean indarra egitea izango da, antolatuko ditugun ekimenetan parte hartuta. Hasteko, ostiralean elkarretaratzeetara azalduta.

Oragingoan, iluntzekoez gain, eguerdiko 12:00etan ere, Iruñeako epaitegi aurrean izango da elkarretaratzerik.

Ekintza hauetan guztietan elkar ikusiko dugulakoan.

Ordiziako Herrira