Ordiziako Dantza Zati Baten estreinaldia, martxoaren 9an

Egoera politikoa

Herri Antzokian izango da Ordiziako Dantza Zati Bat ekimenaren bideo-emanaldia, 18:00etan, eta dantzan parte hartu zuen jendetza ikusita, kabituko al dira denak Herri Antzokian? Aurki jarriko dituzte sarrerak salgai, azkar ibili beharko da.

Horrez gain, Amets Bide dantza taldeak aurreratu duenez, Gazta Zati Bat dokumentalaren soinu bandaz gozatzeko aukera ere egongo da martxoaren 9an, Xabier Solano eta enparauekin.

Izan al zinen grabaketan? Hona hemen irudi batzuk: