Hezkuntza erreforma neofrankista hizpide, Beasaingo Igartza Jauregian

EH ezkerretik eraikiz

Hurrengo egunotan bi deialdi izango ditugu hezkuntza alorreko erasoei aurre egiteko. Lehena, otsailaren 27an, asteazkena, Beasaingo Igartza Jauregian arrtasaldeko 19:00etan izango den hitzaldia. Eta bigarrena, martxoaren 2an, larunbata, hegoaldeko hiriburuetan egingo diren manifestazioak, Donostiakoa 17:30ean Bulebarretik hasita.

PPk Werten hezkuntza erreformarekin helburu bikoitza inposatzea bilatzen du. Batetik, hezkuntza ideologia eta sistema neoliberalaren zerbitzura jarri nahi du: hezkuntza bera zentralizatu, berdintasuna bermatu beharrean ebaluazioen bidez bereizkeria eta klasismoa bultzatu, murrizketak ezarri… Eta bestetik, hezkuntza eredu espainiarraren inposizioan are urrutirago joan nahi du curriculuma erabat ezarriz eta euskal curriculumaren garapena galaraziz, euskararen normalkuntza oztopatuz, euskal hezkuntza sistemari ateak itxiz…

Azken finean, Espainiako hezkuntza sistemaren erreforma hau Euskal Herriaren subiranotasunaren aurkako eraso berri bat dugu. Euskal jendarteari eta Euskal Herriko hezkuntza eragileoi dagokigu erreforma eta eraso honi irmo aurre egitea.