Emakumea eta antifrankista, zigor bikoitza

EH ezkerretik eraikiz

Otsailaren 28an, 19:00etan Barrenan izango den "Emakumea eta antifrankista, zigor bikoitza" hitzaldia izango da. Frankismoa indarrean egon zen urteetan emakumeek pairatu zuten errepresioaz hitz egingo du Ander Leon Nanclaresek irudi ikusgarrien laguntzaz.

Alde batetik, leporatutako delituetan eta bestetik, ezarritako zigorretan edo gizarte mailan sufritu zuten emakume antifrankistek. Irudi ikusgarrien laguntzaz eta datu zientifikoetan oinarriturik, hitzaldi erreza eta atsegina antolatu dute Kimetz eta Hitzaroren artean, Korrika 18ren eta Martxoaren 8ko udal-programaren baitan.

Hitzaldian arreta berezia jarriko zaio Saturrarango emakumeen espetxeari eta emakume hauen seme-alaben auziari.