Martxoaren 8a, urte osoa feminista izan dadila aldarrikatzeko eguna

EH ezkerretik eraikiz

Ordiziako Berdintasun Batzordeak antolatuta, aldarrikapena eta jai-giroa nahastuko dira martxoaren 8an, Emakumeen Nazioarteko Egunean.

 

 

19:00etan kontzentrazioa egingo da Plaza Nagusian, eta aldarrikapenak trikitixaren doinuarekin jarraituko du 19:30etik aurrera, trikipoteoa hasiko baita plazatik bertatik abiatuta.

21:30ean afaria egongo da Boxing elkartean. Afarirako txartelak 15 euro balioko du (13 langabeentzat), eta Orlegin, Kirkilen, Herrikoan, Pottokan eta Barrenan egongo dira salgai.

Horren aurretik, Ordiziako Udalaren, Hitzaroren, Gaztelekuaren eta Jubilatuen Elkartearen laguntzarekin, beste hainbat ekitaldi izango ditugu gure artean.

Besteak beste, otsailaren 28tik aurrera herriko hainbat emakumek, Patxi Moralesen ikasleek, egindako margolanak egongo dira Barrenan ikusgai.

Martxoaren 6an, asteazkenean, Fermin Muguruzak zuzendutako 'Zuloak' dokumentala (emakumeek osatutako rock talde baten nondik norakoak) eskainiko dute Ordiziako Herri Antzokian, 20:30ean, 4,5 euroren truke.

Hurrengo egunean, 17:30ean, ON bikoteak, Peio Ramirezek eta Xabier Zeberiok, kafe-kontzertua eskainiko dute Barrenan.