“Atez-ate Katalunian” hitzaldia, ostiral honetan Lazkaon

EH ezkerretik eraikiz

 

100 herri baino gehiagotan erabiltzen dute atez ateko sistema Katalunian. CIU, PSC, ERC, PP.... kolore guztietako alkateek egin dute sistema honen aldeko apustua, eta CIUko ordezkari bat izango da ostiralean, martxoaren 1ean, Lazkaon (19:00etan Areria Antzokian), euren esperientziaren berri emateko.

 

 

Sasieta Mankomunitateak gonbidatuta,  Jordi Baucells Taradelleko alkateorde (CIU) eta Kataluniako Hondakinen Ajentziako aholkulari teknikoak , atez atekoaren inguruko hitzaldia eskainiko du ostiral honetan Lazkaoko Areria antzokian, goierritar guztiei zuzenduta.

100 herri baino gehiagotan erabiltzen dute atez ateko sistema Katalunian eta “kolore guztietako” alkateak daude herri horietan: CIU, PSC, ERC, PP…

Herri horietan ez da inolako polemikarik izan hondakinen bilketa sistema  honekin; alderantziz, birziklatze-emaitzak eta ekonomia izan dira aukera honen alde egiteko arrazoi nagusia.

Jordi Baucells, Kataluniako Hondakinen Ajentziako aholkulari izateaz gain, La Planako Mankomunitateko gerente ere izan da 8 urtez eta bere esperientziaren berri emango du.  14 herrik osatzen dute La Planako Mankomunitatea  (30.498 biztanle guztira) eta horietatik 12tan atez ateko sistema erabiltzen dute. 2000 urtean ezarri zuten lehen herrian, eta pixkanaka pixkanaka, herri gehiago joan dira batzen.

Animatu eta joan gaitezen ostiralean Lazkaora, horrelako aukera interesgarriak ez baitira egunero etxe ondora etortzen!