Euskarak ba al du Hitzaro euskara elkartearen beharrik?

Ordizian bertan

Beharrik badu, zein eginkizun izan behar du elkarteak eta nola funtzionatu behar du? Prest al gaude bazkide eta euskaltzaleok  eginkizun eta funtzionamendu horretan parte hartzeko? Erantzuna baiezkoa ala ezezkoa izan, datorren martxoaren 15ean, 18:30ean, Barrenan, batzarra egingo du Hitzarok hausnarketa prozesua abiatzeko eta parte hartzeko deia egin die herritar guztiei.

Azken urteko batzarrean Hitzaroko zuzendaritzak planteatu zuen elkartea indartzen eta zuzendaritza berritzen ez bada, elkartea desagertzeko aukera zegoela. Arrisku horren aurrean, hainbat kide prest agertu ziren zuzendaritza berritzeko eta hausnarketa serioagoa egiteko prozesu bat martxan jartzeko.

Baina Hitzaroren etorkizunari buruzko hausnarketa ez da soilik Hitzarok egin beharrekoa. Euskagintza osoari dagokiola iruditzen zaigu. Eta noski, baita ezker abertzaleari ere.

Horregatik, Hitzaroko bazkide izan ala ez, dei egiten dizuegu parte har dezazuen datorren ostiralean, hilak 15, arratsaldeko 18:30ean Barrenan egingo den Hitzaroren batzarrean. Bertan, zuzendaritza berria eta hausnarketa prozesua bera aurkeztuko dira. Helburua garbia da, Hitzaro eta oro har, euskalgintza indartzea Ordizian.