Herriraren kamiseta urdina soinean, Korrika!

Askatasun ahotsa

Etzi osteguna, hilak 14, Korrika abiatuko da arratsaldeko 16:30ean Andoaindik. Eta ostegunean bertan 20:44ean sartuko da Itsasondotik OrdiziaraKorrikan parte hartzera animatzeaz gain, Herriraren kamiseta urdina soinean korrika egiteko deia egin du euskal preso politikoen eskubideen aldeko taldeak.

Bi aldarrikapen uztartuko dira: euskararen aldekoa, batetik; eta presoen aldekoa, bestetik. Preso euskaldunek eta euren ingurukoek euskaraz aritzeko izan ohi dituzten zailtasunak bereziki salatuz.

Oraindik kamisetarik ez duzuenok, ostegunean, arratsaldeko 18:00etatik aurrera plazan izango dituzue eskuragai.