Emaneurreren asteburu kulturala: kirola, lehia, garagardoa eta umorea

Ordizian bertan

 

Aurtengo berrikuntza nagusia Harri-orri-har txapelketa izango da, martxoaren 23an, Plazan, jokatuko dena. Prestatu guraizeak, harriake ta orriak parekoari egurra emateko!

Azken urteotan ohitura bihurtu den moduan, aurten ere Emaneurreko realzaleek asteburu kulturala antolatu dute martxoaren 21etik 24ra, eta hainbat ekintza egingo dituzte kirola, umorea eta garagardoa uztartuz.

Hori horrela, martxoaren 21ean garagardo-dastaketa egingo dute, baina aforoa nahikoa mugatua denez, dagoeneko amaitu dira dastaketan parte hartu ahal izateko txartelak. Erosi ez dituztenek, datorren urtean saiatu beharko dute, eta besteek, disfruta dezatela!

Hori ostegunean izango da. Ostiralean, 'Kirola bulegotik' izeneko mahai-ingurua antolatu dute Barrena Jauregian, 19:30ean. Miguel Madariaga Euskaltel-Euskadiko presidente ohi eta Euskadi Fundazioaren arduradunak, Mikel Etxarri Euskal Herriko selekzioko hautatzaileak eta Santos Regil Ordizia Rugby Elkarteko kirol zuzendariak parte hartuko dute.

Larunbata, martxoaren 23a, izango da egitarauaren egun handia. 17:30ean Harri-orri-har txapelketa berezia jokatuko da Plaza Nagusian, 17:30ean. Antolatzaileek dioten moduan, "ume, gazte eta helduen arteko nazioarteko jolas herrikoia" da eta "psikologiak garrantzia handia du". Hala ere, ez da tresnarik behar joko honetarako eta edonork parte har dezake erraztasun handiz.

Txapelketa amaituta eta sari guztiak banatuta, bertso-afaria antolatu dute, eta bertan Mikel Aranburu Realeko kapitain handia omenduko dute. Afarira joateko txartelek 20 euro balio dute eta Urdinen eta Sugaarren daude salgai.

Azkenik, asteburu kultura irribarre batekin amaitzeko, Zuhaitz Gurrutxaga futbolaria etorriko da gurera eta "Futbolista baten memoriak" izenburua duen bakarrizketa eskainiko du D'elikatuz zentroan, 19:30ean.

Anima zaitezte!