Elkarretaratzeak Ordizian Estrasburgoko auzia dela eta

Askatasun ahotsa

Gaur egingo dute Estrasburgoko Giza Eskubideen Auzitegiaren areto handian, Ines Del Rioren afera behin betiko amaitzeko ahozko auzi saioa.

Ines del Rioren defentsak eta Espainiako Estatuaren abokatuak beren argudioak emango dituzte. Aurrenak doktrinaren kontra eta bigarrenak alde, eta epaimahaia osatzen duten 17 epaileek erabakia hartu beharko dute, gero. Horretarako ez dute epe zehatzik izango, baina ez da hilabete baino lehenago jakiterik espero.

Jakin badakigu euskal herritar gehienak bat datozela Europako Giza Eskubideen Auzitegiaren areto txikiak joan den uztailean emandako epaiarekin, Ines del Rio lehenbailehen kaleratzea eta estatua kalte-ordaina ordaintzera zigortzen zuen harekin, alegia. Eta uste dute, gainera, hura aplikatzea beharrezkoa dela herri honetan abian den konponbide prozesuari begira.

Baina euskal herritar gehienok dugun iritzia tinko eta ozen zabaltzen jarraitu behar dugu. Gaur, bereziki.

  • Eguerdiko 13:00etan kontzentrazioa izango da Ordizian Olano tabernaren parean LABek deituta.

  • Eta arratsaldeko 20:00etan elkarretaratzea izango da, berriz, herriko plazan, Herrirak deituta.

Ordiziako Herrira