Esker on ekitaldia igandean Goierri Zero Zabor taldeak antolatua

EH ezkerretik eraikiz

Zaldibian, Itsasondon eta Legorretan atez ateko bilketa sistemari ekingo diogu ostegun honetan. Goizean goiz desagertu dira herrigunean zeuden edukiontzi handiak eta gaurtik aurrera, bilketa modu berria izango dugu, gure herriko birziklatze-tasa areagotzeko helburuarekin.


Emandako pausua eskertu eta Zaldibiako, Itsasondoko eta Legorretako herritarrei eskerrak emateko, ekitalditxo bat eta mokadutxoa antolatu du Goierri Zero Zabor taldeak igande honetarako, Legorretan.

Ekitaldia 12:00etan hasiko da Legorretako frontoi inguruan, eta bertan parte hartuko dute Goierri Zero Zabor taldeko kideek, Gipuzkoa Zero Zaborrekoek, Zubietako bizilagunek, Zaldibia, Itsasondo eta Legorretako bertsolariek eta Ibon magoak, besteak beste.  Ondoren, pintxo-jana izango da plazan.

Goierritar guztiak gonbidatu nahi ditugu, beraz, igandean, Legorretara!

 

Goierriko Zero Zabor