Nola ulertzen dugu ordiziarrok zaborraren kudeaketa?

Ordizian bertan

Galdera horri erantzungo dion ikerketa egin du Sasiker taldeak, eta martxoaren 27an aurkeztuko dute, 18:00etan, udaletxeko pleno-aretoan.

Ordiziako herritarrek zaborraren inguruan duten pertzepzioa eta berau kudeatzeko dituzten ohiturak ikertu berri ditu. Bestalde, zaborra kudeatzeko proposatzen ari diren eredu berrien inguruan ze jakintza eta pertzepzio duten ikusi nahi izan dute. Orokorrean, horrenbesteko gaurkotasuna duen gaia landu dute, ikerketa antropologiko honetan.

Datorren Martxoaren 27an, arratsaldeko 18.00tan udaletxeko pleno aretoan egingo da aurkezpena, ikertutakoaren inguruko nondik norakoen eta ondorioen berri izateko.

Oharra: Gaztelerara bat-bateko itzulpenak egingo dira

Aviso: Habrá traducción simultánea al castellano