Osatu da SORTUren Herriko Kontseilua

Egoera politikoa

Otsailaren 23an SORTUk Iruñean I Kongresua ospatzearekin batera, Ordiziako Kontseilua osatu zen. Kontseiluko eginkizunak eta ardurak zehaztuta, hurrengo asteetako lana izango da lan taldeak antolatzea eta dinamikak piztea. Bereziki hiru arlotan. Bata, ezker abertzalea bera antolatu eta indartzea. Bigarrena, herri mugimenduekin elkarlanean aritzea. Eta hirugarrena, arlo instituzionalean eragitea (Udalgintza). Hona  hemen Ordiziako Ahotsan egindako elkarrizketa.