Su haietatik ke hauek

EH ezkerretik eraikiz

 

"Nork esan behar zigun, herri honetan gertatu diten guztiak gertatua, azkenean hondakinak izango zirela herrialde honetako eztabaidagai nagusia?" Honela hasten da Petxarromanen liburua. Baina hurrengo orrietan...

 

...garbi agertzen da hondakinen eztabaidaren atzean ez dagoela soilik ingurumenaren, osasunaren edota hondakinak biltzeko sistemaren gaia. Jokoan dagoena eredu soziala bera da. Elite ekonomiko eta politikoek eredu sozial eta ekonomiko jakin bat ezarri nahi digute (kontsumismoan eta baliabideen erabilera linealean oinarritua). Eta agertu nahi digute, gainera, ez dagoela bestelako alternatibarik.

Hortxe dago eztabadidaren gakoa. Eta gure aldetik erakutsi beharrean gaude eredu linealak, eredu kontsumistak, baduela alternatibarik. Zero zaborraren filosofiaren ildoan, atez ateko sistemak hori erakusten du. Horrexegatik daude hain tematuta elite ekonomiko horiek eta EAJ/PNV sistema alternatiboaren aurka egiteko edozein baliabide erabiliz.

Liburu interesgarria izanik, hitzaldi benetan mamitsuaz gozatzeko aukera izango dugu. Eta aukera izango dugu informazioa jasotzeko auzia bere osotasunean ulertu ahal izateko, hain zuzen ere, ikuspegi ekonomiko eta politikotik hobeto ulertzeko.